Hendaiako Txipiroi besta
5 Abuztua, 2011 Iruzkin bat utzi
Hendaiako herriak 1989an Txipiroi Festa ospatzen hasi zenetik, elkartegintzak, besta bitxi honen antzera, berezko garapena izan du hirian.
Orduz geroztik, urtero, Hondartza Auzoa kolorez jantzi eta musikaren giro alaiarekin batera, hendaiarrek aitzakia polita dute, txipiroiaren usaia lau haizetara dariola, herriko elkarteak laguntzeko.
Hendaiako Txipiroi besta larunbata hontan iragango da.



