Hondarribiako alardea
8 Iraila, 2011 Iruzkin bat utzi

Arazorik gabe iragan da Hondarribiako alardea, baina tentsioguneak bizi izan dira. Pasa den astean Herrizaingo sailak hartutako erabakia ulergaitza da alarde parekideko kideentzat, eta hori dela eta eserialdi bat egin dute kale nagusiko sarreran euren gaitzezpena azaltzeko. Momento horretantxe bizi izan da tentsio apur bat, eta batez ere kale nagusitik igaro direnean, baina arazorik gabe iragan da. Garoa Lekuona Jaizkibel konpainiako kapitainak adierazpen hauek eskaini ditu ibilbidearen amaieran.











