Hondarribiako alardea


[Iraupena: 2'07]

Arazorik gabe iragan da Hondarribiako alardea, baina tentsioguneak bizi izan dira. Pasa den astean Herrizaingo sailak hartutako erabakia ulergaitza da alarde parekideko kideentzat, eta hori dela eta eserialdi bat egin dute kale nagusiko sarreran euren gaitzezpena azaltzeko. Momento horretantxe bizi izan da tentsio apur bat, eta batez ere kale nagusitik igaro direnean, baina arazorik gabe iragan da. Garoa Lekuona Jaizkibel konpainiako kapitainak adierazpen hauek eskaini ditu ibilbidearen amaieran.

Ekonek: Goi mailako teknologia Behe Bidasoa eskualdean.


Aritz Lekuona mp3-an jeitsi

Elikagaien industriak milloika tona hondakin sortzen ditu, azken urteetan,konpostarako erabilia izan da hondakin hauen portzentai bat, baina bestelako erabilpenak ere ikertuak izan dira. Irunen esaterako, ekotek enpresa,aintzindari dugu mundu maila. Aritz lekuona ekotek enpresako kidearekin hitzegin dugu

Etorkizunerantz nabigatzen iraganetik


Sebastien mp3-an jeitsi

Albaola: Itsas kultura eta ondarea bere ikuspegi guztietan lantzen dituen erakundea da. Pasai San Pedroko Ondartxo itsas kultura zentroan kokatua dago. Ikerkuntza,ontzigintza,nabigazioa eta gizarteratze lanak eskeintzen ditu.

Eugenio Elduayen: Atunaren arrantzarekin kezkaturik


[Iraupena: 6'17]

Historiako hegaluze sasoirik txarrena izaten ari dela diote hegoaldeko arrantzaleek, eta oso kezkatuta daude beraz. Iaz garai berean arrantzatu zenaren %40-a arrantzatzea besterik ez dute lortu. Oso urrun joan behar izan dira arrantzan, horrek dakarren gastuarekin, eta hala ere pieza gutxirekin bueltatu dira gure arrantzaleak. Sasoi amaieran ikerketa bat burutzea eskatuko dute atun eskasia hau hobeto ulertzeko. Gipuzkoako kofradien lehendakari den Eugenio Elduayenek azaldu digu egoera honek sortzen dien ezinegona.

Enrique Lekuona: Ontzien diseinuan,ikerketa eta garapena sustatzea beharrezkoa da.


Enrique Lekuona (ontzigilea) mp3an jeitsi

16 garren mendean, Euskal Herrian eraikitako itsas ontziak munduko aurreratuenak ziren.Azken 40 urteetan ordea gauzak asko aldatu dira. Enrique Lekuona, Ontzi ingeniaria.

(Elkarrizketa osoa:Ipar-Orratza saioan,Abuztuak 25, 13:00)

Txomin Artola


Txomin Artola elkarrizketa mp3-an jeitsi

Txomin Artolak txikitatik entzun zuen musika iparramerikarra, Elizondoko (Nafarroa) base amerikarrean lan egiten zuten auzokoak zirela medio. Horrela ezagutu zituen Elvis Presley eta twist musika. Ama Iparraldekoa izanik eta mugan bizi izanda, Artolak beti eduki du harreman berezia Iparraldearekin, eta bertan bizi da egun. Frantziako aldizkari eta irratien bidez deskubritu zuen The Beatles taldearen musika. Gitarra elektrikoa erosi, eta ingelesez zein frantzesez aritzen zen pop taldea osatu zuen 1962an. Hainbat emanaldi arrakastatsu eman zituzten Bidasoa aldean.
(info+ badok.info)

Gustoki, promotion de l’agriculture locale et paysanne


[Iraupena: 11'02] Deskargatu mp3 formatoan

Gustoki est né il y a un an pour promouvoir l’agriculture locale et paysanne au Pays Basque. Un réseau de producteurs fournit des produits de toutes sortes à des consommateurs qui peuvent y accéder à travers un site web. Un service de plus en plus demandé dans une société qui prend conscience petit à petit de l’importance d’un autre façon de produire, distribuer et consommer les aliments.

Suminduen Bruselaranzko herri martxa hilaren 16an Irunera iritsiko da



mp3-an jeisteko
Madrilditik abiatu eta Bruselara iritsiko den herri martxa Behe Bidasoa eskualdetik pasako da. Hilaren 16an Irunen izango dira.Bidasoako suminduen mugimenduak ekimen ezberdinak antolatu ditu.

 

 

Landare inbaditzaileak:Phytolacca Amerikarra.


Leire Beteta,ADENA-Gipuzkoa mp3-an jeitsi

Gipuzkoan XIX. mendeko idatzietan aipatzen zen bide-bazter eta itsaso aldean topa zitekeela Phytolacca.
Hiru metro neurtu ditzake, zurtoina gorrixka dauka eta hosto berdeak ditu. Lore zuriak ditu mordoetan antolaturik, eta, ernaldu ondoren, beltz koloreko fruitu mamitsuetan eraldatzen dira.
Neguan landarea guztiz desagertzen da, eta apirila edota maiatza aldera azaltzen da berriro ere. Honen hazteko prozesua benetan azkarra da udaberri eta uda aldera.

Hendaiako abadian:Meteoritoak ikusgai


mp3-an jeitsi (Manu Gañan, Luberri interpretazio zentroko kidea)

Bidasoaren bi aldeetako geologogia eta fisika adituek, Hendaiako abadia eremuan bilduko dira. Meteoritoen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatu dituzte. Honekin batera, Urriaren 1 arte, Abadiako eremuan kokatua dagoen « Larretxea » baserrian Meteoritoen inguruko erakusketa bat antolatu dute.

Egitaraua PDF

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.