Herrihotsak
Herrihotsak Bidasoako herri mugimenduak eginiko saioak dira. Pausumediak ekoiztuak eta Antxeta Irratiaren sintonian, astelehenetik ostiralera 20.00tatik 21.00ak arte eta 14.00tatik 15.00ak arte.
Luxu eta maitasun hotsak: bi astelehenetik behin, LGTB mugimenduko kideak.
Gonekin ero bero: bi astelehenetik behin, Irungo Bilgune Feminista.
Txingurri hotsak: asteartero, Irungo AHT-aren aurkako taldea eta Barea Alaia Barazki kooperatiba.
Mundu hotsak: bi asteazkenetik behin, Irungo Askapena.
Uhinetako marmitako: bi asteazkenetik behin, musika eta sukaldaritza munduan zehar.
Gure kunka: ostegunero, Cimade, erretentzio zentroetan lan egiten duen elkartea eta Adiskidetuak, elkarte kulturanitza.
Auzohotsak: ostiralero, eskualdeko zein kanpoko auzoen eta auzo elkarteen kolaborazioaz.
Antxetamina: larunbatero, 11.00tatik 14.00ak arte, Irungo gazte mugimendua eta Psilocibe Irratia.
Saio guztiak entzugai gure blogean: www.herrihotsak.info


